Nire ustez, hezkuntza sisteman ez dira hainbesterako berrikuntzak egin, gainera, egin direnak interes politikoarengatik izan dira gehienbat. Izan ere, agintean dagoen alderdi politikoa ideologia jakin bat duenez, hezkuntzaren bitartez zabaltzen saiatzen da, horregatik eskolan hainbat balore, arau, printzipio, ohiturak... inplizituki jasotzen dira. Hauekin, ikasleengan eragina egitea da helburua, alderdiaren pentsamenduak eta idealak berdinak edo antzekoak izateko eta modu honetan alderdi horrek egonkortasuna eta jarraitasuna bermatuko du. Bestalde, 100 urte edo gehiago daramatzagu metodologia berdinarekin, hau da, klaseak ematen direnean, irakaslea autoritatea duena da eta ikasleak berriz jarrera pasiboa hartzen dute eta ez dute ia klasean parte hartzen. Honekin ikasleen kreatibitatea murrizten joaten da, azken finean, ez badute parte hartzen eta soilik irakaslea agintzen duena egiten badute, haien ideiak murriztuko dira. Aipatu behar da ere betidanik ebaluatzeko frogak berdinak izan direla ikasle guztientzat eta hau egiterakoan, ez dute kontuan hartzen pertsona bakoitzaren ezaugarriak, izan ere pertsona bakoitzak gauza batzuetan hobeagoa da eta besteetan txarragoa, horregatik ezin da froga berbera jarri ikasle guztientzat, bakoitzak bere gaitasunak dauzka eta. Beraz, nire ustez hezkuntzaren berrikuntza bat, ikasle bakoitzaren beharretara egokitzea izango litzake.
Gaur egun arte, ikus dezakegun berrikuntzarik handiena teknologiaren aplikazioa da. Berrikuntza teknologikoarekin, geletan ordenagailuak, arbela digitalak... jarri dira. Hauek klaseak emateko eta informazioa bilatzeko batez ere erraztasun handiak ematen dute. Hala ere, aldaketa honek ez dut hezkuntzaren berrikuntzat hartzen, hau gizakien garapenaren emaitza da eta ondo dago hezkuntzan aplikatzea, baina benetako aldaketa metodologian egon behar da. Zoritzarrez, pentsatzen dut hau ezinezkoa dela, azkenean dena interes politikoengatik eta ekonomikoengatik zuzenduta dago eta hezkuntza estatuaren interesaren arabera moldatuko da.
Orain arte egin dena erreformak egitea izan da, eta honekin soilik zegoena gaur egungo interesei moldatzea da eta hau ez da hezkuntzak behar duena, baizik eta aldaketa sakon bat, non ikasleak abiapuntuak izango dira eta haien gaitasunak kontuan hartuko dira hauek sustatzeko.
martes, 14 de marzo de 2017
viernes, 3 de marzo de 2017
Curriculumaren definizioa
Hezkuntzan erreferentzia egiten diogun curriculumari, ikaskuntza prozesu bat da. Honen barruan, zehaztutako helburuak, metodoak, gaitasunak eta ebaluazioak daude. Curriculuma ezinbestekoa da hezkuntzaren antolaketan. Beraz, kontzeptu konplexua honek, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia.sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen ditu.
5 curriculum mota bereiz ditzakegu:
1- Curriculum ofiziala: Dokumentu honek planen, programen, material didaktikoen eta giden bitartez hezkuntza lortu nahi dituen helburuak erregistratzen dira. Curriculum hau dinamikoa da hainbat aldaketetara egokitu behar delako egoera behartzen baldin badu.
2- Curriculum operazionala: Hezkuntzaren praktika errealak dira.
3- Curriculum ezkutua: Errekonozimendu gutxiko baloreak edo norma instituzionnalak dira, baina irakasleak edo ikasleak implizituki garatzen dituzte.
5 curriculum mota bereiz ditzakegu:
1- Curriculum ofiziala: Dokumentu honek planen, programen, material didaktikoen eta giden bitartez hezkuntza lortu nahi dituen helburuak erregistratzen dira. Curriculum hau dinamikoa da hainbat aldaketetara egokitu behar delako egoera behartzen baldin badu.
2- Curriculum operazionala: Hezkuntzaren praktika errealak dira.
3- Curriculum ezkutua: Errekonozimendu gutxiko baloreak edo norma instituzionnalak dira, baina irakasleak edo ikasleak implizituki garatzen dituzte.
4- Curriculum nuloa: Azaleko gaiak kontsideratzen direnak dira, hau da, irakasten ez den ikasketa da.
5- Extra curriculuma: Honek boluntarioa da eta curriculum ofizialetik planeatutako esperientziak dira.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)