sábado, 29 de abril de 2017

Metodologia aktiboa

Metodologia aktiboaren ezaugarri nabarmenena, ikaslean zentratzen dela da. Gainera, ikaskuntza ez da prozesu harkor bat, baizik eta eraikitzailea.

Metodologia honetan, ikasleari autonomia ematen zaio bere habilitateak erabil zezan datortzen diren problemei aurre egiteko. Beraz, ikasle bakoitzak ahalegin handiak egin behar ditu aurrerantz joateko baina zailtasunak daudenean, irakaslea laguntzaile moduan aritzen da hauek problemak gainditu dezaten. Hala ere, lehendabizi ikasleak haiek burututako estrategiak erabili behar dituzte eta hauek praktikan jartzen dituztenean, ikasleak asko ikasik dute.


Metedologia aktiboaren beste ezaugarri bat, garrantzitsuenetarikoa dena, ikasleak bizitzarako prestatzen dituela da, beraz, ikaskuntzan egoera errealeko problemak aurkeztu behar ditu. Izan ere, teoria aplikatzea ondo dago baina ikasleak jakin behar dute nola aurre egin bizitza errealari, ez soilik liburuen edukiei.


Metodologia honek, bi-laterala izan behar da, ez gainontzeko metodologia asko bezalakoa, unilateralak direnak. Izan ere, bi-laterala edo unilaterala izateak garrantzi handia dauka, batez ere hauen barnean sartzen diren faktoreak. Gainontzeko hainbat metodologiak gobernutik ezarriak izaten dira, eta hauek haien interesei moldatuak izaten dira, beraz, hauetan ikus dezakegu itxiak, egituratuak, estandarizatuak, berdintzaileak, autoritarioak... direla, gainera, kurrikulu ezkutuz beteta daude baina egiten duten kalte handiena ikasleen kreatibitatea eragoztea da. Metodologia aktiboa berriz, guztiz ezberdina da. Honek, dinamikoa da eta talde lana sustatzen du, gainera, eraikitzaileaz izateaz gain, kritikotasuna eta kreatibitatea lantzen da, hauek ezinbestekoak dire ikasle bakoitzaren pentsamendurako, azken finean faktore hauetaz baliatuz, bakoitza bere erara pentsatzeko gai izango da baina gaur egun erabiltzen ari diren metodologiekin, pentsamendua baldintzatuta bihurtzen da.


Irakaslearen rola garrantzi handia dauka, honek metodologia hau aplikatzeaz gain, ez da agertzen irudi autoritario bat bezala, izan ere, gaur egungo metodologietan eta betidanik egin direnetan, irakaslea aginte guztia izan du eta ez die ikasleei parte hartzen utzi, honek esandakoa ikasleak entzuten eta ikasten zuten, baina metodologia aktiboan berriz, irakaslea irudi autoritarioa izateari utz egiten dio eta laguntzailea bihurtzen da. Honek ikasleei laguntza eskaintzen die ikusten duenean bidetik galtzen ari direnean, beraz, horrela ikasle bakoitzak jakintzak hobeto eta bakoitzaren erara barneratuko ditu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario