jueves, 11 de mayo de 2017

Kurtsoan zehar egindakoa

Kurtsoan zehar, hainbat eduki ikusi ditugu hezkuntzarekin bat datozenak.

Lehenengo blogeko sarreran, nire Lehen Hezkuntzako oroitzapenak islatu nituen argazkiak jarriz. Argazki guztiak Lehen Hezkuntzakoak dira eta gutztietan bat izan ezik, lagunekin agertzen naiz. Izan ere, nire lagunak oso garrantzitsuak izan dira nire bizitzan. Gainera, futbolean jolasten hasi nintzenean, lagun berri on asko egin nituen, gaur egun batzuk nire kuadrilakoak direnak. Sarrera hau egitean, Lehen Hezkuntzako bizitzaz oroitu naiz eta ikusi dut nire bizitzako etapa alaiena izan dela.

Blogeko bigarren sarreran, oinarrizko hezkuntza curriculuma Lehen Hezkuntzan landu nuen. Hau landu baino lehen, ez neukan oso argi zer zen curriculuma Lehen Hezkuntzari dagokionez. Beraz, informazioa lortu ahala, curriculumaren edukiak zein metodologiak nola izan behar diren ikasi dut. Honekin ere, hainbat konpetentzia zein nola ebaluatu behar den irizpide jakin batzutan oinarrituz ikasi dut.

Blogeko hirugarren sarreran, Jose Moya-ren hitzaldia entzun nuen konpententziak zer ziren jakiteko. Hau entzun eta gero, hainbat galderei erantzuteko gai izan nintzen. Galdera haien artean, zer ulertu dezakegu konpetentziatzat, zortzi ikaskuntza mota daudela, ea konpetentzia basikoak curriculuma hobetu dezaketen ala ez, konpetentzia bat eskuratzea hezkuntzaren arloan eta konpetentziak nola ebaluatu ahal diren zeunden.

Laugarren sarreran, haurtzaro zein ikaskuntzaren hausnakerta bat egin nuen.  Hasieran, nire kasu pertsonala azaltzen dut, aipatzen etapa horrek zoriontsuena izan dela baina haurtzaroa beti ez dela zoriontsua izaten. Izan ere, ume bakoitzak bizipen jakin batzuk dauzka eta askotan, hauek espertientzia txarrak dauzkate. Horregatik, haurtzaroa ez da zoriontasunaren sinonimoa.
Ikaskuntzari dagokionez, isladatu nahi izan dut ez dela soilik eskoletan ematen baina han ematen dena, ez dela bat ere ez aldatu. Izan ere, irakasleak jarrera autoritario bat aurkezten dute gehienetan eta ikasleak, jarrera pasibo bat hartzen dute.

Blogeko bostagrren sarreran, curriculuma zer den azaltzen dut. Aldi berean ere, bost mota bereizten direla aipatzen dut: ofiziala, operazionala,ezkutua, nuloa eta extra curriculuma.

Seigarren sarreran, hezkuntzaren berrikuntzei buruz idatzi dut. Honetan aipatzen dut hezkuntza jasan duen berrikuntzarik handienetarikoa soilik teknologikoa izan dela. Izan ere, metodoak duela 100 urtekoak erabiltzen ziren antzekoak dira baina gaur egun, teknologia erabiltzen dela klaseak emateko, adibidez proiektorea, tabletak...

Zazpigarren sarreran, metodologia aktiboari buruz idatzi dut. Hasteko, zer den eta zergatik den positiboa azaltzen dut, beraz, honen ezaugarriak aipatzen ditut. Amaitzeko, irakaslearen rolarekin bukatu dut. Izan ere, metodologia hau aplikatzea edo ez berari dagokio.

Blogeko azkenengo sarreran, ebaluazioarekin erlazionatutako hainbat kontzeptu definitzen ditut eta Heziberri 2020 -rekin konparatu dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario