Gehienetan,
ebaluazio terminoa kalifikazioa adierazteko erabiltzen da, baina
kalifikazioa notak jartzea da. Ebaluazioa berriz, ikaskuntza
prozesuari erreferentzia egiten dio.
Ebaluazio
hezigarria hainbat prozesuei egiten dio erreferentzia zeinen helburua
irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea den.
Honen
funtzioa ikasleak gehiago ikastea eta bere akatsak zuzentzea da.
Irakasleentzako berriz, hobeto lan egiten ikasi dezan. Beraz, honen
helburua ez da ikaslea kalifikatzea, baizik eta jakitea zer egin
dagoen informazioarekin eta gehiago ikasi. Modu honetan, irakasleak
gero eta hobeagoak izango dira,
Ebaluazio
honek hiru gauzetarako balio behar du: Ikasleen ikaskuntza prozesua
hobetzeko, irakaslearen metodoak hobetzeko eta ikasgeletan garatzen
diren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzeko.
Ebaluazio
fomatiboaren barruan erabil daitezkeen tresnak kuantitatiboak zein
kualitatiboak izan daitezke.
Ebaluazio
formatiboa autoerreflexioaren prozesua bilatzen du ikasleak gero eta
kontrol gehiago izan dezaten haien pentsamenduetan. Bilatzen dena,
ikasleak ikasten dutenari buruz kontzienteak izatea da. Honek,
hainbat ezaugarri elkabanatzen ditu Ikaskuntza ebaluazioarekin eta
benetazko ebaluazioarekin.
Benetazko
ebaluazioa, erreferentzia egiten dio egoera, aktibitate eta
ikaskuntza edukietan aplikatzen diren teknikei, instrumentuei eta
aktibitatei.Ebaluazio honek, hiru karakteristika dauzka:
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan integratuta dago, ebaluazio
prozesua ikasleekin kompartirtzen du eta orientazio formatiboa duen
ebaluazio bati importantzia gehiago ematen dio.
Ebaluazio
integratuari dagokionez, benetazko ebaluazioarekin erlazioa dauka.
Honek, ebaluazio tradizionalaren kontrakoa da eta helburua ikasleei
kurtso guztian zehar nola joaten ari diren informatzea da.
Ebaluazio
alternatiboa, metodologia tradizionala gainditzeko erabiltzen diren
teknika eta metodoei egiten dio erreferentzia.
Partekatutako
ebaluazioa irakaslea bere ikasleekin ikaskuntzaren ebaluazioa eta
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak mantentzen dituen prozesu
dialogikoa da. Dialogo hauek indibidualak edo taldekoak izan
daitezke. Ere, autoebaluazioaren eta koebaluazioarekin erlazionatuta
daude.
Ebaluazio
honek ere irakasleak haien artean hitz egiteko eta horrela kriterio
gehiago egongo dira ebaluazoari begira.
Honetan,
irakaslea ikasleen autoebaluazioa begistatzen eta kontrolatzen du
gero kalifikazio jakin bat jartzeko helburuarekin.
Aldagai
bezala, taldearen konposizioa da, izan ere, hau aldatu, handitu edo
txikitu daiteke eta.
Ebaluazio
hau aurrerantz eramateko hiru bide daude: indibiduala, taldeko lanak
eta asambleak.
HEZIBERRI
Heziberrirentzat
ebaluazioa erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio
prozesu sistematikoa da. Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu
pedagogikoaren azken helburua hobekuntza da. Hobekuntza honela
ulertuta: ikasle guzti-guztien hobekuntzatik abiatuta, taldearen zein
ikastetxearen hobekuntzara eta gure hezkuntza sistema osoaren
hobekuntzara helduz.
Gainerako
osagaietatik (oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak eta
metodologia) ebaluazioa ezin bereiz daitekeen curriculumeko osagaia
da eta zentzua izango du bakar-bakarrik haien arteko koherentzia
bermatzen bada.
Oinarrizko
konpetentzia guzti-guztiak, zeharkakoak zein diziplina baitakoak,
ebaluatzea planteatzen du. Edukiak (adierazpenezkoak, prozedurazkoak
eta jarrerazkoak) ebaluatu behar dira baina batez ere ebaluatu behar
da ikasleek nola erabiltzen diren denetariko baliabideak, erronkei
edo arazoei aurre egiteko
Heziberrik
proposatzen dituen ebaluazio motak:
• Ebaluazio
diagnostikoa
• Ebaluazio
formatiboa
• Azken
ebaluazio sumatiboa
Ikusten
denez, Heziberri aurretik ikusitako ebaluazioekin bat dator. Izan
ere, honek ere ebaluazio formatiboa proposatzen baitu.
Ebaluazio
irizpideak ebaluatzeko orduan kontuan hartzen diren gauzak dira.
Ebaluaziorako
baldintzak ikasleak betetzen dituen aspektuak dira ondorengo
aktibitateak baloratuak izateko. Adibidez : ikaslegoa klasera joan
beharra dauka eta irakaslea aktibitateen feedbacka eman behar die.
Ebaluazio
jarduerak : hemengo jarduera batzuk ikasteko eta hobetzeko erabiltzen
dira eta kasu batzuetan, kalifikatzeko ere. Beraz, ebaluazio
jarduerak jakintzak, kapazitateak eta konpetentziak ebaluatzen ditu.
Jarduerak diseinatzen dira ea ikaslegoa konpetentzien helburuak
lortzen duten ala ez.
Ataza-jarduera
ikasleen ebaluazioaren emaitza da. Adibide batzuk, lan idatzi bat,
mintzamen bat, laburpen bat… egitea izan ahal dira.
Ebaluazio
teknika prozedimenduaren bitartez aktibitatei begiratzen zaie
jakiteko ze instrumentu kondizionatuko duten lortu behar diren
helburuak eta konpetentziak. Adibidez, behaketa sistematikoa.
Behaketa
sistematikoa aktibitateak analizatzeko erabiltzen da. Adibidez,
laborategia egiten diren aktibitateak.
Ahozko
hartu-emanetan, ikasleak informazioa elkartrukatzen dute debate
moduko aktibitatetan. Hauetan adierazten duten informazioa, irakaslea
momentuan hartu behar du gero ebaluatu ahal izateko.
Probak,
ikaslegoa ikasitako edukiak azterketa batean islatzean datza.
Ikasleriaren
ekoizpenen analisian, ikasle bakoitzak bere kabuz egindako lana
ebaluatzen da, adibidez haiem koadernoa, informeak...
Ebaluazio
instrumentuak ebaluazio aktibatate batekin binkulatzen diren
dokumentu edo errekurtsoak dira eta hauekin errekisituak eta
aspektuak baloratzen dira. Adibideak : eskala oralak, zenbakizko
eskalak, eskala grafikoak, jarraipen indibidualetako fitxak,
taldearen jarraipenerako fitxak...
No hay comentarios:
Publicar un comentario