HAURTZAROA
Niretzat, haurtzaroa zoriontasun garaia da, azkenean ingenuoak garenez, ez gara ohartzen gure inguruan edo mundua gertatzen diren gauzetaz. Gainera, adin hauetan preokupazio eza izatea faktore garrantzitsu bat da, izan ere, ardura guztiak gurasoek daukate, umea soilik jolasten du, eta pixka bat ikaste du. Hala ere, adin hauek esperimentazio garaian daude eta ondorioz, behaketaren eta frogen bitartez, asko ikasten da. Argazki honen autaketa egin dut nire haurtzaroan lagunak eta baloia ezinbestekoak zirelako. Ustez, lagunengandik asko ikasten nuen eta futbola balore batzuk ematen zizkidan eskolak ematen ez zutenak. Beraz, futbola garrantzi handiarekin hartzen dut. Adin honetan ere, batez ere jolastu nahi zen eta aipatu behar da honek ez zuela ulertzen arrazizmoaz, sexismoaz... soilik jolasten zen ondoan zeundenekin, aipatutakoa inporta gabe. Hau oso garrantzitsua iruditzen zait, izan ere handiak egiten garen einean, nahi gabe eta era ezberdin batean, pertsona batzuk bastertzen dira haien kulturagatik, sexoagatik.... Nire kasuan eta nire lagunen kasuan ez da horrelakorik eman, baina inguruari erreparatuz, honek erraz antzeman daiteke. Justu lehendabizikoa aipatutakoa patioetan ikus daiteke, klasekideen elkarrekin jolasten dute aipatutako faktoreak garrantzia izan gabe. Ondorioz, haurtzaroa garai zoriontsuena dela iruditzen zait.
Bestetik, aipatu behar da ere haurtzaroa ez dela zoriontasunaren sinonimoa, egoera txar batzuk ematen dira eta. Haurtzaroan, hainbat faktore eragiten dute, ekonomia, familia... eta hauekin bat, umearen zoriontasuna edo tristura ematen da. Azkenean, ume asko ez dute erraztasunik eta giro txar batean bizitzen dira, ondorioz zoriontasuna baztertuta gelditzen da. haurtzaro gogorra bihurtuz. Hau ikusteko ez gara hain urrun joan behar baina hobeto ikusteko, bi adibide jarriko ditut. Alde batetik, "hirugarren munduko" haur asko lan egin behar dute oso txikiak direnetik eta horren eraginez ez dute haien haurtzaroaz gozatzen. Bestetik, gerrak bizitzen dituzten umeak daude eta hauetan ere, haurtzaro gogor bat ematen da. Adibide hauekin ikus daiteke hainbat haurtzaro mota daudela eta zoriontasuna ez dela beti ematen.
IRAKASKUNTZA
Irakaskuntza, ez da soilik ikasgeletan ematen, horregatik aukeratu dut argazki hau, izan ere, irteerak egitean, ikasleak bizitzen diren esperientzietatik ikasten dute eta barneratutako hura, bizitza osorako edo denbora luze batean irauten du ikaslearen barnean. Liburuetako edukiak berriz, momentu zehatz batean barneratzen dira baina ikasteko modua buruz denez, buruan sartutakoa oso gutxi iraungo du eta jakintzak ez dira egongo. Beraz, irakaskuntza era teoriko eta praktikoan eman behar da, azkenean teoria ematen dena, praktikotasunarekin barneratzen da. Gainera, honako gauzak egitea ez da teoria bezain astuna.
Argazki hauek aukeratu ditut ikusteko gelak eta irakaskuntza ez dela asko aldatu. Ikusten denez, irakaslea hitz egiten du eta ikasleak jarrera pasibo bat daukate. Irakaskuntza modua nahiko antzekoa dela iruditzen zait, baina teknologiaren ondorioz, aulen modernizazioa eman da eta honen bidez baliabideak eskuratzeko erraztasunak ematen dira, baina gaur egun, klaseak era aspergarri batean ematen direnez gehienetan, ikasleak mugikorrak edo bestelako teknologia erabiltzen dituzte denbora pasatzeko klasea ematen den bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario