domingo, 12 de febrero de 2017

Konpetentziei buruzko galderak

Zer ulertu dezakegu konpetentziatzat?

- José Moyarentzat, konpetentzia pertsona batek nola kudeatzen dituen daukan errekurtso gutziak da. Honek, jakintzen, jarreren... multzoa da. Pertsona gutziek hau barneratuta daukate baina soilik ematen da multzo honek era egoki batean eraikitzen denean. Beti errekurtsoak dauzkagu nahiz eta txikiak izan. Konpetentziak pertsona bat nola kudeatzen dituen bere errekurtso guztiak tarea bat edo gehiago egiteko da ( definituta eta konkretua ) edo konfliktu determinatuta. Adibidez, eskolan ingelesa irakasten da baina honek bakarrik gainditzeko balio du, benetako egoera batean errekurtso guztiak erabili behar dira egoera gainditzeko.



- ELGE erakundeko DeSeCo txostenak (2005) hau adierazten du: "Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil, eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera, testuinguru jakinetan".


- Europako Erkidegoen Batzordeak 2006an egindako proposamenean, hauek dira konpetentzia giltzarri edo oinarrizkoak: "pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko, gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean, helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarriak, eta, aurrerantzean ere, horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte, etengabeko ikaskuntzaren esparruan".

Ikusten denen, kopetentzien inguruko definizioak nahiko antzekoak dira, nahiz eta definizioak ezberdinak izan, esanahia berdina da.

Zortzi ikaskuntza motak.

Ikaskuntza guztion eskura egon behar da. Hezkuntza sistema ezin da selektiboa izan behar, ez baita bidezkoa edozer ikastera behartzea eta zortzi urte pasa ondoren esatea ez zarela ezertarako balio, beraz, hezkuntza pertsona gutziei laguntza eman behar die. Basikotzat hartzen dena erabilgarria izan behar da, lagundu behar gaitu gu pertsona bezala eraikitzen eta ikasten jarraitzen. Bestalde, LOMCEri erreparatzen badiogu, ikusten dugu hezkuntza selektiboa dela. Honetan ikasleak azterketak egin ondoren eta nota ikusita, klasifikatzen dira ikasle onetan eta txarretan eta eskuratutako nota gehi selektibitatekoa, selekzionaketa bat da ikasleak karrera batean edo bestean sailkatzeko.

Konpetentzia basikoak eskolen curriculuma hobetu dezakete?


Planteamendu jakin bat konpentezia basikoak orokortzen duena ezin du hobekuntza bat egin. Irakasle baten birziklaketa ezin da egin behar, pertsonak ezin baitira birziklatu, hauek konbentzituak izan behar dira. Konpetentziak ezin dute hobetu doktrinamendu eta ikaskuntza estrategiak. Maila sozioekonomikoa eragin handia dauka, eskola publikoak zigortuagoak daude eta pribatuak berriz, sarituak izaten dira maila sozio ekonomiko handiagoa dagoelako. Umeak, ikasketetan hobeagoak edo txarragoak izateko probabilitate gehuago dauzkate gurasoen ikasketen eta mailaren arabera.

Konpetentzia bat eskuratzea hezkuntzaren arloan.

Ez garenean kontzienteak klasean eskuratzen sahiazen ditugun jarrerekin, ez gaude partekatzen guztion errespontzabilitatea. Konpetentziak eskuratu ahal dira baina ez nahi dugun bezala. Garrantzitsua da autatzen dugun ikasketak gure errekurtso guztiak mobilizatzea, modu honetan zereginak ondo definituko dira eta guztiok elkarrekin egingo dugu lan konpententzia basikoak eraikitzeko. Zereginak preokupatu behar dira, hauek definitutak daudenean da pertsona batek bere konpetentzia mobilizatzen duenean, bestela ez. Beraz, ezinbestekoa da tareak duten garrantzia jakitea.
1- Ardura kolegiatua, gizartea.
2- Ikasle bezala jarduerak ondo definitu behar dira.

Konpetentziak ebaluatu.


Konpetentziak ebaulatu ahal dira, baina bi termino bete behar dira. Alde batetik, informazio iturri bat egon behar da eta bestetik ebaluazio kriterioak egon behar dira, hauek existitzen dira baina ez konpetentzia bakoitzeko, baizik eta area curricularrentzako. Informazio iturri hoberenak identifikatu behar dira eta egokienak zereginei buruzko datuak dituztenak dira. Hauetan, zeregin bakoitzean agertu diren zailtasunak eta zeintzuk gainditu diren agertu behar dira. 

Heziberri: Ebaluaziorako ebaluazio irizpideak kontuan hartu behar dira. Hauek Ikasleak zer ikasi duen balioesteko irizpideak edo erreferenteak dira. Hauek bi eginkizun dauzkate : edukiak ebaluatzea eta konpetentziak ebaluatzea. Bilatzen dena ikasleak konpetenteak izatea da. Lorpen adierazleak kontuan izan behar ditugu, irizpideak bete diren edo ez jakiteko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario