Gaurko egunean, otsailaren 6an, Heziberri 2020 aztertu dugu, honek Eusko Jaurlaritza zehaztutako curriculumaren prototipoa da. Ni hau aztertzen eta pixka bat azaltzen saiatuko naiz.
Oinarrizko zehar-konpetentzien harremana dinamikoa eta bereizezina da ekintzak gauzatzean, baina bereiz aurkezten dira hemen, hobeto bateratu edo integratzeko:
Oinarrizko zehar-konpetentzien harremana dinamikoa eta bereizezina da ekintzak gauzatzean, baina bereiz aurkezten dira hemen, hobeto bateratu edo integratzeko:
Hitzezko eta
hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako
konpetentzia.
Ikasten eta
pentsatzen ikasteko konpetentzia.
Elkarbizitzarako konpetentzia.
Ekimenerako eta
espiritu ekintzailerako konpetentzia.
Norbera izaten
ikasteko konpetentzia.
- Edukiei dagokienez, curriculumean zer landuko den ziklo bakoitzean ezarriko da. Lehen Hezkuntzan hiru ziklo daude, beraz, edukiak ziklo bakoitzari egokitu behar dira.
Edukiak hainbat multzotan sailkatzen dira eta zikloaren araberakoak izango dira:
- Lehenengo multzoan eduki komunak daude, hauek arlo guztietan komunak diren oinarrizko zehar konpententziekin lotutako edukiak dira. ( 236 dekretua 120. orr )
- Bigarren multzoan, ahozko komunikazioa dago, honetan hitz egitea, entzutea eta elkarrekin solasean jardutea bultzatzen da.
- Hirugarren multzoan idatzizko komunikazioa dago, honetan irakurketa eta idazketa lantzen da.
- Laugarren multzoan literatura-hezkuntza dago.
- Bostgarren multzoan hizkuntza eta haren erabilerei buruzko gogoeta dago.
- Seigarren multzoan hizkuntzaren alderdi soziala dago.
- Metodologiari dagokionez, ikaskuntza-prozesua kudeatzeko hautatzen den bidea edo estrategia da, prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak kontuan hartuta. Nola irakasteari buruzko galderari erantzuten dio. Irakatsi eta ikasteko prozesuan parte hartzen duten aldagaien aurrean egindako hautaketen emaitza eta sintesia da. ( 236 dekretua 112. orr ) (Nola?)
- Zikloak eta mailak adinaren arabera egokiuta daude, hau da, 1 eta 2. mailak 1.zikloan sartzen dira eta ziklo honetako edukiak, metodologia... lantzen dira. 3. eta 4. mailak 2.zikloan sartzen dira eta 5. eta 6. mailak 3.zikloan sartzen dira. (Noiz?)
- Familiak, ikasleak, irakasleak eta gizartea nor galderari erantzuten dute, hau da, hauek hezkuntzaren curriculumean parte hartzen dute. (Nor?)
- Zertarako galderari helburuak, disziplinak eta konpetenziak erantzuten diote.
- Ebaluazioaren aldetik, Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko. Zehar konpetentziak eta disziplinarrak ebaluatzen dira. Disziplinarra den konpetentzia batera jo behar dugu ikusteko zeharkakoa bete den ala ez (Zer?).
- Kurtsoan zehar hiru ebaluazio egiten dira eta bakoitza bere helburuak dauzka. Hasieran ebaluazio bat egiten da ikasleen egoerari buruz jakiteko. Bigarrenean hainbat gauza aztertuko dira eta horien ondoren, ikasleen ahultasunak eta indarguneak ikusi ondoren, haiei lagunduko zaie.Hirugarrenean, kalifikazio bat jarriko zaie ikasleei eta objetiboa izan behar da(Noiz?).
- Ebaluazio autentikoa egoera erreal batean egingo da, hau da, egoera lingüistiko baten aurrean jarri behar zaie ikasleei.Testuingurua garrantzia dauka, konpetentziak kontestuaren araberakoa delako (Nola?). Kuantitatiboa eta kualitatiboa.
- Ebaluaziorako ebaluazio irizpideak kontuan hartu behar dira. Hauek Ikasleak zer ikasi duen balioesteko irizpideak edo erreferenteak dira. Hauek bi eginkizun dauzkate : edukiak ebaluatzea eta konpetentziak ebaluatzea. Bilatzen dena ikasleak konpetenteak izatea da. Lorpen adierazleak kontuan izan behar ditugu, irizpideak bete diren edo ez jakiteko. (Zeren bitartez?)
No hay comentarios:
Publicar un comentario