sábado, 4 de febrero de 2017

Nire lehen hezkuntzako oroitzapenak


Argazki honetan nire klaseko eta betiko lagun batzuk daude. Hemen 5 lagun eta baten anaia geunden.
Ohikoa zen ostiraletan jolasten gelditzea, beste egunetan entrenatzen eta ikasten genuelako, horregatik, eskola amaitzerakoan, biltzen ginen futbolean jolasteko, edo beste hainbat gauza egiteko. Argazki honetan ikusten denez, nire lagun min bat baloi bat dauka eskuetan. Argazki hau nire oroitzapen politenekin lotzen dut.


Argazki hau San Prudentzio egunekoa da. Honetan, klase guztiak biltzen ginen eskolan danborrada bat egiteko. Horretarako, Chef bezalako mozorroa eramaten genuen eta danbor bat eraman behar genuen. Asko gustatzen zitzaidan honelako gauzak egitea, polita iruditzen zitzaidan eta.


Argazki hau asko gustatzen zaidan argazki bat da, honetan nire lagun minarekin ateratzen naiz eskolako lasterketa txapelketa baten ondoren. Ni klaseko hirugarren bizkorrena nintzen baina kasu honetan irabazi nuen. Bizkorrena ezin zuen parte hartu urte honetan eta argazkian ateratzen den laguna, bigarren bizkorrena zen, baina zoritzarrez berarentzat erori egin zen eta horregatik irabazi nuen, hala ere bera asko erremontatu zuen eta uste dut bigarrena gelditu zela. Ni oso pozik nengoen nire koparekin, irabazten nuen lehenengoa baitzen. Argazki honek oso oroitzapen honak dakartza nire burura, garai politena zela iruditzen zait eta.


Argazki honetan eskolako taldean gaude. Oso honak ginen eta txapelketa asko irabazten genituen baina honek oritzapen onak eta batez ere balio onak dakartza nire burura, izan ere, ni asko esforzatzen nintzen hobetzeko oso ona izateko asmoarekin. Futbolean txikiagoa nintzenean hasi nintzen jolasten baina taldean jolasten Luis Dorao eskolan hasi nintzen.


Argazki honetan, hiru lagun gaude. Honek eskolako txapelketa baten emaitza da, futboleko 3x3 izan zen eta irabazi genuen. Sari bezala futboleko baloi horiek eman ziguten baina esan behar dut ez dudala inoiz erabili, alde batetik sinadurak dituelako eta beste aldetik futbol salako baloia delako, eta niri baloi horiek ez zaizkit gustatzen, ez dutelako botatzen eta txikiegiak direlako. Argazki hau asko gustatzen zait beste talde bat faboritoa zelako eta jendea esaten zuen irabaziko zutela eta gu galduko genuela baina ez zen horrela izan.


Honetan nire lagun batzuekin, gurasoekin eta entrenatzaileekin nago. Luis Dorao eskolako taldea utzi nuen beste bi lagunekin batera C.D Aurrera deitu zigulako. Honetan futbol 5 jolasten genuen eta talde oso ona ginen. Kasu honetan, txapeldunak geratu ginen eta trofeo polit bat eman ziguten. Argazki hau asko gustatzen zait benetan lehiatzen genuelako eta hori eskolako taldean ezinezkoa zen. Gainera nire bizitzaren etapa honetan asko ikasi nuen futbolari buruz eta disziplina zer den ikasi nuen. Nire kasuan, disziplina hori eta futbola maitatzen nuen, lehiatzea asko gustatzen zitzaidan baina ikasi nuen hori ez zela hoberena, baizik eta disfrutatzea. Gainera, disfrutatzean hobeto jolasten genuen.


Argazki honek Betoñon egondako torneo batekoa da, honek 3x3 zen, Danet cup deitzen zen. Argazkian agertzen garen laurok apuntatu ginen alde batetik lagun onak ginelako eta beste aldetik oso onak ginelako. Oso ondo geratu ginen baina  zoritzarrez ez genuen irabazi. Oroitzapen onak dauzkat, gaur egun baino gehiago disfrutatzen nuelako.


Argazki honetan C.D Aurrera taldea agertzen gara. Honetan futbol 7 jolasten genuen eta askoz gehiago gustatzen zitzaidan hau futbol 5 baino. Honetan lagun berri asko egin nituen baina politena zen nire betiko lagunekin jolasten nuela. Eskola amaitzerakoan, asteartetan eta ostegunetan pizka bat gelditzen ginen eskolan merienda hartzeko eta ondoren Olaranbera joaten ginen entrenatzera. 


Argazki honetan inauteriak ziren. Urte guztietan eskolako guztiek mozorratzen ginen eta kasu honetan, nire klasean mutilak pinguinoz mozorratzea tokatu zigun eta neskak aldiz arrainez mozorratu ziren. Mozorroak geuk egiten genituen kartulinekin eta zaborreko poltsekin eta ikusten denez, emaitza nahiko ona zen. Asko gustatzen zitzaidan mozorratea gero koreografia bat egiteko. Hau musika ikasgaian prestatzen genuen. Beste argazki batean esan dudanez, etapa hau politenena zela iruditzen zait eta asko gustatuko litzaidake bueltatzea asko disfrutatzen nuelako.


Argazki honetan haur hezkuntzan nago, San Prudentzio egunean. Goiko argazki batean esan bezala, Chef bat bezala mozorratzen ginen, baina kasu honetan soilik txapela eta danborra neukan,
Kiroldegian nengoen klasearekin danborra jotzen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario